285

Ebanjelio Santuak, laburki, Gure Amaren jarraibidea ulertzeko bidea errazten digu: Mariak gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz18. Saia gaitezen berak bezala egiten, Jaunarekin solasaldi maitemindu batean gertatzen zaigun guztiaz hitz eginez, baita gertaerarik txikienez ere. Ez dezagun ahaztu pisatu egin behar ditugula, aintzat hartu, sinesmenaren argiz ikusi, Jainkoaren Nahia ezagutzeko.

Gure sinesmena ahula bada, Joan gaitezen Mariarengana. San Joanek kontatzen du, Mariaren eskaera zela medio, Kristok Kanako ezteietan egin zuen mirariagatik sinetsi zutela Harengan ikasleek19. Gure Ama beti dugu bitarteko bere Semearen aurrean, entzun gaitzan eta Bera ikusarazi, honela aitortu ahal izateko: Zu zara Jainkoaren Semea.

Oharrak
18

Lk II, 19.

19

Jn II, 11.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean