289

Gure Ama

Haurrek, txikiak direnean bereziki, beraien alde gurasoek zer egin behar duten bere buruari galdetzeko joera izaten dute, seme-alaben maitasunak eskatzen dien eginbeharrak ahaztuz. Seme-alabok, gehienetan, oso interesatuak izaten gara, nahiz eta –lehen ere aipatua dugu– jarduera horrek ez dirudi asko axola zaienik amei, maitasun nahikoa baitute bihotzean eta maitasunik onenarekin maite baitute: erantzunik itxaron gabe maite duenarena.

Hala gertatzen da Santa Mariarekin ere. Baina gaur, bere Jainkozko Amatasun jaian, azterketa zehatzagoa egiten saiatu behar gara. Min eman behar digute, aurkituz gero, gure Amarenganako fintasun ezak. Galdetzen dizuet –eta neure buruari galdetzen diot ere–, nola ohoratzen dugu?

Eguneroko esperientziara itzultzen gara berriro, gure amekin lurrean dugun tratura. Beste ezeren gainetik, zer nahi dute beren haragiaren haragi eta bere odolaren odol diren seme-alabengandik? Haien ilusio handiena da hurbil egon daitezen. Seme-alabak hazten direnean eta ezin dituztenean ondoan eduki, ezinegonez daude haien berrien zain, eta gertatzen zaien guztiak hunkitzen ditu, gaixotasun arin batetik hasita gertaera garrantzitsuenetaraino.

Puntu hau beste hizkuntza batean