278
Meza Santuaren Ebanjelioak Jesusen eszena hunkigarri hura oroitarazi digu, Jerusalemen tenpluan irakasten gelditu dena. Mariak eta Josek egun bateko bidea egin zuten, ahaide eta ezagunei galdezka. Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila9. Jainkoaren Amak, errurik gabe galdutako semea ahaleginez bilatu zuenak eta hura aurkitzean pozik handiena sentitu zuenak, egindako bidea desegiten lagunduko digu, behar dena zuzentzen, gure arinkeriengatik edo gure bekatuengatik Kristo antzeman ezin dugunean. Horrela lortuko dugu Bera berriro besarkatzearen poza, eta inoiz ez dugula galduko esango diogu.
Maria zientziaren Ama da, Berarekin ikasten baita gehien axola duen ikasgaia: ezerk ez duela merezi Jaunaren ondoan ez bagaude, lurreko gauza zoragarri horiek guztiek, gure asmo bete guztiek ez dutela ezer balio gure bihotzean maitasun biziaren garra, gure betiko Aberrian izango dugun maitasunaren aurrerapena den itxaropen santuaren argia sutan ez badugu.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/278/ (2026-11-07)