283

Jarrai dezagun orain Mariaren Jainkozko Amatasunaren misterioa hausnartzen, otoitz isilean, bihotzaren hondotik esanez: Birjina, Jainkoaren Ama: Zeruek eduki ezin duten Hura, zure barruan gorde da giza haragia hartzearren13.

Ikusi zer esanarazten digun gaur liturgiak: dohatsuak Ama Birjina Mariaren erraiak, betiereko Aitaren Semea hartu zutenak14. Oihu zahar eta berria, gizatiarra eta jainkotiarra. Pertsona bat goresteko leku batzuetan esan ohi den bezala: zoriontsua mundura ekarri zintuen ama! Jaunari esatea da.

Oharrak
13

Mariaren Jainko Amatasunaren mezako Aleluya.

14

Ama Birjina Dohatsuarenn Meza arruntako ad Communionem antifona.

Puntu hau beste hizkuntza batean