155

Zuhurtasuna, beharrezko bertutea

Gaurko Mezak dakarren San Mateoren Ebanjelioko pasartean, hauxe irakurtzen dugu: tunc abeuntes pharisæi, consilium inierunt ut caperent eum in sermone3; Fariseuak batzartu ziren, Jesusi hitz egitean nola helduko zioten eztabaidatzeko. Ez ahaztu itxuratien sistema hau gaur egun erabiltzen den taktika arrunta dela ere; nire ustez, fariseuen belar gaiztoa ez da inoiz desagertuko munduan: miragarria izan da beti bere emankortasuna. Agian Jaunak hazten uzten du, bere seme-alabok zuhurrak izan gaitezen; zuhurtasun bertutea ezinbestekoa baitzaio irizpide eman, sendotu, zuzendu, piztu edo adore emateko egoeran dagoenari. Eta horrela hain zuzen ere, apostolu bezala, bere eguneroko lanaren gorabeheretan oinarriturik, jardun behar du kristauak bere ingurukoen artean.

Une honetan Jainkoari altxatzen diot nire bihotza, eta Ama Birjina Santuaren bitartez eskatzen diot –Elizan baitago, baina Elizaren gainean: Kristo eta Elizaren artean, babesteko, erregina izateko, gizakien Ama izateko, Jesus gure Jaunarena den bezala–; denoi zuhurtasun hori eman diezagula eskatzen diot eta, bereziki, gizartearen zirkulazio uharrean murgildurik, Jainkoaren alde lan egin nahi dugunoi; benetan zuhur izaten ikastea komeni zaigu.

Oharrak
3

Mt XXII, 15.

Puntu hau beste hizkuntza batean