164

Behin, lotsagabe bati entzun nion esaten estropezuen esperientziak ehun aldiz oker berean erortzeko balio duela. Nik esaten dizuet, ordea, zuhurra ezbehar horietaz baliatzen dela eskarmentua hartzeko, on egiten ikasteko, santuago izateko erabakia berritzeko. Jainkoaren zerbitzuan dituzuen porrot eta garaipenen esperientziatik, maitasuna handitu ez ezik, herritar kristau zaretenez dituzuen eginbehar eta eskubideak betetzen jarraitzeko gogo bizia atera behar duzue, kosta ahala kosta: koldarkeriarik gabe, ohoretik nahiz erantzukizunetik ihes egin gabe, gure inguruan altxatzen diren erreakzioen aurrean izutu gabe –sasi anai-arrebenak agian– jator eta leialki Jainkoaren aintza eta besteei on egitea bilatzen dugunean.

Beraz, zuhurrak izan behar dugu. Zertarako? Zuzenak izateko, maitasuna bizi eta Jainkoa eta arima guztiak eraginkortasunez zerbitzatzeko. Arrazoiz deitu izan zaio zuhurtasunari genitrix virtutum15, bertuteen ama, baita ere auriga virtutum16, ohitura on guztien gidari.

Oharrak
15

S. Tomas Akinokoa, In III Sententiarum, dist. 33, q. 2, a. 5.

16

S. Bernardo, Sermones in Cantica Canticorum, XLIX, 5 (PL 183, 1018).

Puntu hau beste hizkuntza batean