172

Zuzentasuna eta karitatea

Irakurri ezazue Eskritura Santua. Hausnar itzazue banan-banan Jaunaren bizitzako eszenak, haren irakaspenak. Kontuan izan batez ere lurreko mutur batetik bestera bere Apostoluak, bere mezulariak izango ziren gizon multzo hura prestatzeko ematen zituen aholku et oharrak. Zein da ematen dien arau nagusia? Ez al da maitasunaren agindu berria? Maitasunez egin zuten aurrera mundu pagano eta usteldu hartan.

Jabetu zaitezte zuzentasunaren bidez bakarrik inoiz ez dituzuela konponduko gizadiaren arazo handiak. Ez zaitezte harritu zuzentasun hutsez jarduten denean jendea minduta gelditzen bada: gizakiaren duintasunak gehiago eskatzen du, Jainkoaren seme-alaba baita gizakia. Maitasuna barruan eta ondoan egon behar da, dena estitzen baitu, dena jainkotzen baitu. Jainkoa maitasuna da33. Beti Jainkoaren Maitasunez jardun behar dugu; errazago bihurtzen baitu lagun hurkoa maitatzea eta lurreko giza maitasunak garbitu eta goratzen ditu.

Zuzentasun hutsetik maitasunaren oparotasunera iristeko tarte luze bat dago ibiltzeko. Eta ez dira asko azkeneraino irauten dutenak. Batzuk atarira hurbiltzearekin aski izaten dute: zuzentasuna alde batera utzi eta maitasuna deitzen dioten ongintza pixka batera murrizten dira, egin behar luketenaren zati txiki bat besterik ez dela ohartu gabe. Eta beren buruaz hain pozik agertzen dira, fariseu hura bezala: bi aldiz astean barau egin eta zeukan guztiaren hamarrekoa ordaintzen zuelako legearen neurria betetzen zuela pentsatzen zuen34.

Oharrak
33

1 Jn IV, 16.

34

Ik. Lk XVIII, 12.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean