163

Et viam Dei in veritate doces13; erakutsi, erakutsi, erakutsi; Jainkoaren bideak erakutsi, egia hutsaren arabera. Ez zara izutu behar zure akatsak ikusten badituzte, zureak eta nireak; nik haiek azaltzeko grina izaten dut, nire barne-borroka kontatuz, Jaunari leial izatearren nire borrokako puntu honetan edo hartan zuzentzeko daukaten gogoa. Ahultasun horiek kendu eta gainditzeko ahalegina jainkozko bidexkak ezagutarazteko modu bat izango da ere: lehenik, eta gure okerrak ikusgarriak izanda ere, gure bizitzaren ereduaz; gero doktrinaren bidez, Kristo gure Jaunak bezala: cœpit facere et docere14, eginez hasi, eta gero irakasteari ekin zion.

Apaiz honek asko maite zaituztela eta Zeruko Aitak, guztiz on denez, guztiz Aita, are gehiago maite zaituztela baieztatu ondoren; ezin dizuedala ezer aurpegiratu aitortu ondoren, Jesu Kristo eta bere artaldea, Eliza, maitatzen lagundu behar dizuedala uste badut, ez baitut uste honetan irabazten nauzuenik; berdindu nahi nauzue, baina ez zarete iristen. Nire irakatsietan edo zuetako bat edo bestearekin ditudan solasaldietan okerren bat aipatzen dizuedanean, ez da inor sufriarazteagatik, Jauna gehiago maite dezagula besterik ez da nire helburua. Eta bertuteak bizitzeko beharra behin eta berriz aipatzen dizuedanean, ez dut ahazten niri ere behar horrek larritzen nauela.

Oharrak
13

Ibidem.

14

Eg I, 1.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean