162
Norberaren ahultasunaren kolirioa
Zuek, ni bezala, egunero aurkituko zarete akats ugariz beterik, Jainkoaren aurrean ausarki zeuen burua aztertzen baduzue. Haiek kentzen saiatzen garenean, Jainkoa lagun, ez dute garrantzi handirik eta gainditzen dira, nahiz eta badirudi inoiz ez dela lortzen erabat deserrotzea. Gainera, ahultasun horien gainetik, Jainkoaren graziari erantzuten saiatzen bazara, besteen gabezia handiei erremedioa jartzen lagunduko duzu. Haiek bezain ahula zarela aitortuz –akats eta izugarrikeria guztietarako gai–, ulerkorragoa izango zara, leunagoa eta, aldi berean, zorrotzagoa, denok Jainkoari bihotz osoaz maitatzera erabaki gaitezen.
Kristauok, Jainkoaren seme-alabok, besteei lagundu behar diegu asmo zintzoz, itxurati haiek maltzurki xuxurlatzen ziotena Maisuari eginez: ez diozu begiratzen gizakiaren itxurari12. Hau da, nor den begiratzeari uko egingo diogu –arima guztien axola dugu!–, nahiz eta, bidezkoa denez, Jainkoak gorabehera bategatik edo besteagatik –baita itxuraz giza arrazoiak izanda bakarrik– gure ondoan ipini dizkigunengandik arduratzen hasi beharko dugun.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/162/ (2026-11-07)