160

Zuzen jokatu

Gaur egungo bizitzarako une bakoitzean Ebanjeliotik ez badugu ondoriorik ateratzen, aski hausnartzen ez dugulako da, noski. Asko gazteak zarete, beste batzuk heldutasunean sartuak zaudete. Denok fruitu onak eman nahi dituzue, nahi ditugu ––bestela ez ginateke hemen egongo––. Gure jardueran buru ukapena, Jaunak eman digun talentuari etekina ateratzeko gogoa jartzen saiatzen gara, arimen aldeko jainkozko ardura sentitzen baitugu. Baina ez litzateke lehen aldia izango, borondate ona izan arren, baten bat nahasketa horren –ex pharisoeis et herodianis11– tranpan eroriko litzatekeena: Nahasketa hori, agian, modu batera edo bestera, kristau izateagatik Jainkoaren eskubideak defendatu behar lituzketenek eta, alderantziz, gaizkiaren indarren interesei loturik eta haiekin nahasirik osatzen dute, eta fede bereko senideak, Salbatzaile beraren beste zerbitzariak, azpikeriaz setiatzen dituzte.

Izan zuhur eta xaloki jardun zaitezte beti, Jainko seme-alaba onei dagokien bertuteaz. Berezko ager zaitezte zuen hizkera eta jardueran. Arazoen hondoraino irits zaitezte, ez gelditu azalean. Aurretik kontutan hartu behar dugu lagun hurkoaren nahigabea eta gurea ere bai, santuki eta gizalegez bete nahi baditugu gure kristau betebeharrak.

Oharrak
11

Mk XII, 13.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean