156

Ebanjelioko eszenak horrela jarraitzen du: eta beren –fariseuen– ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, esanez: Maisu4. Ikusi nolako maltzurkeriaz deitzen dioten Maisu; haren miresle eta adiskide direla itxura eginez, ikaskizun bat jasotzea espero den agintari bati gordetzen zaion tratamendua ematen diote. Magister, scimus quia verax es5, badakigu egiazale zarela…, hau maltzurkeria doilorra! Faltsukeria handiagorik ikusi al duzue? Kontuz ibil zaitezte mundu honetan. Ez zaitezte ardurati eta fidagaitzak izan, baina zuen sorbalden gainean –katakonbetan azaltzen den Artzain Onaren irudi hura gogoratuz– ardi haren pisua sentitu behar duzue. Ez da arima bat bakarrik, baizik eta Eliza osoa, gizadi osoa.

Erantzukizun hau gogoz onartuz gero, ausartak eta zuhurrak izango zarete Jainkoaren eskubideak defendatu eta aldarrikatzeko. Eta orduan, zuen jarduera adoretsua delako, askok maisutzat hartu eta horrela deituko zaituztete, zuek nahi izan gabe: ez baitugu lurreko aintzarik bilatzen. Baina ez harritu, zuengana hurbiltzen diren askoren artean, lausengatu besterik nahi ez duten horiek hitz erdika mintzatzen bazaizkizue. Graba ezazue bihotzean behin baino gehiagotan entzun didazuena: ez gezur beltzek, ez marmarrek, ez giza begiramenek, ez zer esango duten pentsatzeak, eta are gutxiago gorespen itxuratiek, ez digute inoiz ere galarazi behar gure eginbeharra betetzen.

Oharrak
4

Mt XXII, 16.

5

Ibidem.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean