174

Agian baten batek inozoa naizela pentsatuko du. Ez zait axola. Maitasunean sinesten dudalako horrela deitzen badidate, benetan diotsuet, beti sinetsiko dut! Eta Berak bizitza ematen didan artean, Jainko beraren seme-alabak direnez senide diren artean batasuna eta bakea izan dadin –Kristoren apaiz bezala– arduratzen jarraituko dut. Gizakiak elkarren artean uler daitezen; denek ideal bera izan dezaten: Fedearena!

Goazen Mariarengana, Birjina zuhur eta zintzoarengana, eta haren senar San Joserengana, gizon zintzoaren eredu ezin hobea37. Jainkoaren Seme den Jesusen aurrean bizi izan zituzten gogoratu ditugun bertuteak, eta beraiek iritsiko digute grazia gure ariman sendo sustraitu daitezen, beti Maisuaren ikasle on bezala jarduteko –zuhurrak, zintzoak, maitasunez beteak– erabakia har dezagun.

Oharrak
37

Ik. Mt I, 19.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean