157
Gogoratzen duzue samariar onaren parabola? Gizon hura etzanda gelditu da bidean, azken zentimoraino kendu dioten lapurrek larri zaurituta. Leku hura zeharkatzen dute Lege Zaharreko apaiz batek eta, geroxeago, lebitar batek; biak, arduratu gabe, bidean aurrera doaz. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen6. Ohar zaitezte Jaunak ez duela jarraibide hau arima hautatu gutxi batzuentzat bakarrik azaltzen, berehala erantsi baitzuen, galdegileari erantzunez –gutako bakoitzari–: zoaz eta egin zuk beste horrenbeste7.
Beraz, geure bizitzan edo besteenean ongi ez doanzerbait ikustean, Jainkoaren seme-alabek eskaini dezakegun eta eskaini behar dugun gogozko edo giza laguntza behar duen zerbait, benetan zuhurtasuna adierazten du erremedio egokia jartzeak, sakonki, maitasunez eta sendotasunez, zinez. Ez dago hor kikiltzerik. Huts egiteekin edo atzerapenekin arazoak konpontzen direla pentsatzea okerra da.
Egoerak eskatzen duen guztietan, sendagarria oso-osorik eta leungarririk gabe erabiltzea behartzen du zuhurtasunak, zauria agerian utzi ondoren. Gaitzaren ezaugarri txikienak sumatzean, xalo, egiazale izan zaitezte, sendatu behar baduzue nahiz laguntza hartu behar baduzue. Halako kasuetan, Jainkoaren izenean sendatzeko baldintzak betetzen dituenari urrutitik estutzen utzi behar zaio, eta jarraian gero eta hurbilagotik, zorne guztia atera arte, horrela infekzio gunea garbi gera dadin. Lehenik, geure buruarekin jokatu behar dugu horrela eta zuzentasun edo maitasunezko arrazoiengatik laguntzeko betebeharra dugunekin: gurasoen alde eta hezkuntza eta ikaskuntza lanetan dabiltzanen alde egiten dut otoitz bereziki.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/157/ (2026-11-07)