166

Ez dago itxurazko aitzakia errukiorretan babesterik besteei beraiena dena kentzeko: Jainkoa maite dut esan eta senideari gorroto diona gezurti da21. Baina Jaunari, gure Egile eta Aita denez zor zaion maitasuna eta begirunea –gurtza– ematea sahiesten duenak ere bere burua engainatzen du; baita bere aginduak betetzeari uko egiten dionak, horietako bat edo beste gizakien zerbitzuarekin bateraezina dela sasi aitzakiaz harturik, izan ere San Joanek garbi azaltzen du: beraz, Jainkoa maitatu eta beraren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu Jainkoaren seme-alabak ere maite ditugula. Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Haren aginduak ez dira astunak22.

Agian, jende asko entzungo duzue –funtzionaltasunaren izenean, karitatearen izenean ez bada!– hitzaldiak egiten eta teoriak asmatzen Jainkoarenganako errespetu erakusgarriak eta gorazarreak murrizteko asmoz. Jauna goresteko den guztia gehiegizkoa iruditzen zaie. Ez jaramonik egin horiei: jarraitu zuen bideari. Buratapen horiek inora ez daramaten eztabaidak baizik ez dira, arimentzat gaizpide izatera eta Jesu Kristoren agindua betetzen galaraztera ez bada, hots, bakoitzari berea ematera, zuzentasun bertutea fintasunez eta zintzo erabiltzera.

Oharrak
21

1 Jn IV, 20.

22

1 Jn V, 2-3.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean