169

Kristau bertute honek anbizio handiago du: eskerroneko, atsegin, eskuzabal izatera bultzatzen gaitu; adiskide leial eta zintzo bezala jokatzera, garai onetan nahiz zoritxarrean; legeak betetzera eta legezko agintariak errespetatzera; pozik zuzentzera, arazoren bat ebaztean oker planteatu dugula ohartzen garenean. Batez ere, zintzoak izanez gero, laneko, familiako eta gizarteko betebeharrei lotuko gara, espantuka eta aldarrika ibili gabe, lanean saiatuz eta gure eskubideak erabiliz, hauek betebeharrak baitira ere.

Ez dut sinesten alferren zuzentasuna, beren dolce far niente-ren bidez –nire Italia maitean dioten bezala– berdintasunaren hastapen nagusienaren aurka huts egiten baitute: lanarena, eta batzuetan era larrian huts egin ere. Ez dugu ahaztu behar Jainkoak gizakia ut operaretur28 sortu zuela, lan egin zezan, eta besteak –gure familia eta gure herria, gizadi osoa– gure lanaren eraginkortasunaren mende daude. Maiteok, zein gutxi dakiten zuzentasunaz ondasun materialen banaketa huts batera murrizten dutenek!

Oharrak
28

Has II, 15.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean