159

Jarrai dezagun San Mateoren narrazioarekin: badakigu egiazale zarela eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula9. Beti harrituta geratzen naiz zinismo honen aurrean: Jesus Gure Jaunaren hitzak bihurritzeko, bera oharkabean harrapatzeko asmoz ari dira, eta irtenbiderik gabeko korapiloa zela usten zutena argi eta garbi azaldu beharrean, Maisua zorabiatu nahi dute, jarraitzaileen ahotik eta bihotz zintzoetatik bakarrik atera behar liratekeen gorespenen bidez. Ñabardura hauetan apropos gelditzen naiz, mesfidati ez baina zuhur izaten ikas dezagun; itxurakeriaren iruzurra onar ez dezagun, berez errealitateari dagokion hitz eta keinuz jantzita azaltzen bada ere, ikusten ari garen pasarte honetan gertatzen den bezala: Zuk ez duzu bereizketarik egiten, esaten diote; Zu gizaki guztientzat etorri zara; Zu, ezerk ez zaitu geldiarazten egia aldarrikatu eta ongia irakasten10.

Berriz ere diot: zuhurrak, bai; mesfidatiak, ez. Konfiantza osoz trata itzazue denak eta izan jatorrak. Niretzat, kristau baten hitzak, pertsona leial batenak –zeharo fidatzen naiz guztietaz–, gehiago balio du aho bateko ehun notarioren sinadurak baino, nahiz eta agian behin edo behin iruzur egin badidate ere irizpide horri jarraitzeagatik. Nahiago dut lotsagabe batek nire konfiantza gaizki erabiltzera arriskatu, inori, pertsona eta Jainko seme-alaba denez, merezi duen konfiantza kendu baino. Benetan esaten dizuet inoiz ez didatela huts egin jarduera honen emaitzek.

Oharrak
9

Ibidem.

10

Ik. Mt XXII,16

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean