167

Jainkoarekiko eta gizakiekiko zuzentasun betebeharrak

Ongi gorde dezagun bihotzean, gure jardueran ager dadin: aurrena, zuzentasuna Jainkoarekin. Horixe da zuzentasun gose-egarriaren23 egiazko froga harria, bekaiztien, erresuminduen, berekoien eta diruzaleen zalapartatik bereizten duena… Izan ere, gure Egile eta Salbatzaileari, berak eman dizkigun esanezinezko ondasun ugariak aitortu nahi ez izatea, zuzengabekeriarik gogorrena eta eskergaitzena da. Zuek, benetan zuzenak izaten saiatzen bazarete, Jainkoaren mende zaudetela gogoratuko duzue maiz –zeren, zer daukazu hartu ez duzunik?24–, zoratzeraino maite gaituen Aita bati eskerronez eta gogo biziz beterik erantzutearren.

Orduan piztuko da zuengan seme-alaben maitasun espiritua, Jainkoarekin bihotz samurtasunez trataraziko dizuena. Zuen inguruan itxurazaleek zalantza sortu nahi badute Jainkoak zuei hainbeste eskatzeko eskubiderik ote duen galdetuz, ez utzi engainatzen. Alderantziz, baldintzarik gabe, otzan jarriko zarete Jainkoaren aurrean, buztina eltzegilearen eskuetan bezala25 eta errendituta aitortuko: Deus meus et omnia!, Zu zara nire Jainkoa eta nire guztia. Eta noizbait ustekabeko kolpea heltzen bada, gizakiengandik atsekabe merezigabea, alaitasun berrituaz kantatuko duzue: egin bedi, bete bedi, goretsia eta betiko laudatua izan bedi gauza guztien gainetik Jainkoaren Borondate txit santu eta maitagarria. Amen. Amen.

Oharrak
23

Mt V, 6.

24

1 Ko IV, 7.

25

Jr XVIII, 6.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean