171
Denon askatasuna defendatzera behartuak gaude, askatasun horiJesu Kristok eskuratu digula30 jakinez; horrela jokatzen ez badugu, zein eskubiderekin erreklamatuko dugu gurea? Egia zabaldu behar dugu ere, izan ere veritas liberabit vos31, egiak askatzen gaitu, ezjakiteak esklabo bihurtzen gaituen bitartean. Gizaki guztiek bizitzeko duten eskubidea defendatu behar dugu, duintasunez bizitzeko behar dena eduki ahal izatekoa, lan egin eta atseden hartzekoa, bizibidea aukeratzekoa, familia sortzekoa, ezkontzaren barruan seme-alabak izan eta hezi ahal izatekoa, gaixotasun aldiak eta zahartzaroa lasaitasunez igarotzekoa, kultura lortzekoa, zilegi diren helburuak iristeko beste hiritarrekin elkartzekoa, eta, lehenik, askatasun osoz, Jainkoa ezagutu eta maitatzekoa, kontzientziak –zuzena bada– gauza guztietan Egilearen aztarna aurkituko baitu.
Horregatik, hain zuzen ere, marxismoa Kristoren fedearekin bateraezina dela –ez naiz politikan sartzen ari, Elizaren ikasbidea azaltzen baizik– errepikatzeko premia dago. Ba ote dago zerbait sinesmenari hain zuzen aurre egiten dionik Jainkoaren presentzia maitagarria arimatik ezabatzean oinarritzen den sistema baino? Garrasika esazue, zuen ahotsa garbi entzun dadin: zuzentasunean jarduteko ez dugu marxismoaren beharrik ezertarako. Alderantziz, oker handi horrek, bakearen Jainkoa ezagutzen ez duten irtenbide materialista huts horiengatik, oztopoak sortzen ditu gizakiek zoriontasuna eta elkarren artean akordioa iristeko. Kristautasunaren barruan problema guztientzat erantzuna ematen duen argia aurkitzen dugu: aski duzue katoliko izaten zinez saiatzea, non verbo neque lingua, sed opere et veritate32, ez hitzez eta ahoz bakarrik, egitez eta egiaz baizik: esazue, aukera daukazuen bakoitzean –bila ezazue behar bada– mesfidantzarik gabe, beldurrik gabe.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/171/ (2026-11-07)