170

Zuzentasuna eta maitasuna askatasunari eta egiari

Haurtzarotik –Eskriturak dioen bezala29: entzuteko entzumena izan nuenetik– arazo sozialari buruzko aldarria entzuten hasi nintzen dagoeneko. Ez da aparteko gauza, gai zaharra baita, betikoa. Gizakiak modu batez edo bestez organizatu eta adin, adimen, lanerako gaitasun, interes eta nortasunaren desberdintasunak nabariagoak egin ziren une berean sortuko zen noski.

Ez dakit erremediorik gabekoa den klase sozialak izatea; halere, nire lanbidea ez da ere gai hauetaz mintzatzea, are eta gutxiago hemen, otoiztegi honetan, non Jainkoaz hitz egitera bildu garen –nire bizitzan inoiz ez nuke nahi beste gai batez hitz egin– eta Jainkoarekin hitz egitera.

Pentsa ezazue nahiago duzuena Probidentziak gizakien bidezko eztabaida askearen eskuetan utzi duen guztian. Baina Kristoren apaiz izateak gorago jotzeko beharra ezartzen dit, eta baita zuei gogoraraztea, nolanahi ere, beti zuzentasunez jardun behar dugula, baita horrek heroitasuna eskatuko balu ere.

Oharrak
29

Ik. Mt XI, 15.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean