294

Hunkiturik, bihotza astinduta geratzen gara San Pauloren oihu hura arretaz entzutean : hau nahi du Jainkoak zuengandik, santu izan zaiteztela1. Gaur, berriz ere, neure buruari proposatzen diot baita zuei eta gizadi osoari gogoratzen dizuet: hauxe da Jainkoaren nahia, santu izan gaitezen.

Egiazko bakeaz arimak baketzeko, mundua eraldatzeko, Jainko Jauna munduan eta munduko gauzen bidez bilatzeko, ezinbestekoa da norberaren santutasuna. Hainbeste nazio eta gizarte-giro desberdinetako jendearekin izaten ditudan solasaldietan, maiz galdetzen didate. Eta zer esaten diguzu ezkonduei? Zer, nekazariei? Zer, alargunei? Zer, gazteei?

Sistematikoki, eltze bakarra daukadala erantzuten diet. Eta Jesu Kristo Gure Jaunak denoi irakatsi ziela berri ona, diferentziarik egin gabe, zehazten dut. Eltze bakarra eta janari bakarra: nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren egintza burutu arte2. Bakoitzari deitzen dio santutasunera, bakoitzari eskatzen dio maitasuna; gazteak eta zaharrak, ezkongabeak eta ezkonduak, osasuntsuak eta gaixoak, ikasiak eta ezikasiak, dena dela lan egiten duten edo dauden lekua. Modu bakar bat dago Jainkoarekin familiartasuna eta konfiantza handiago lortzeko; otoitzean tratatu, Berarekin hitz egin, gure maitasuna –bihotzetik bihotzera– agertu.

Oharrak
1

1 Ts IV, 3.

2

Jn IV, 34.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean