74
Giza bertuteak
Nolabaiteko pentsamolde laizista bat eta pietistak deitu diezaiekegun beste pentsamolde batzuk bat datoz kristaua gizaki oso eta betetzat ez hartzean. Lehenengoentzat, Ebanjelioaren eskakizunek giza gaitasunak itoko lituzkete; besteentzat izaera eroriak arriskuan jarriko luke fedearen garbitasuna. Ondorioa berdina da: Kristo Gizon egitearen sakontasuna ez ezagutzea, Hitza haragi egin zela, gizon, eta gure artean bizitzen jarri zela6 ez jakitea.
Nire gizon, kristau, eta apaiz esperientziak alderantziz erakusten dit: ez dago bihotzik, bekatuan hondoraino sartuta egonda ere, hausbero gisa errautsen artean, noblezia su izpi bat gordetzen ez duenik. Eta bihotz horiek, bakardadean, Kristoren hitzaz kolpatu ditudanean, beti erantzun izan dute.
Mundu honetan, askok ez dute harremanik Jainkoarekin; agian, ez dute Jainkoaren hitza entzuteko aukera izan, edo ahaztu dute. Baina haien jarrera, gizalegez, zinezkoa, leiala, bihozbera eta zintzoa da. Eta baldintza horiek betetzen dituenaz esatera ausartzen naiz Jainkoarekin eskuzabal izateko zorian dagoela, izan ere, giza bertuteak, naturaz gaindikoen oinarri baitira.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/74/ (2026-11-07)