79
Sendoak eta eramankorrak: bareak. Ez ordea senideekiko axolagabekeriaz bere lasaitasuna erosten duenaren baretasunarekin; ezta ere guztioi dagokigun eginkizun eder horretaz, mundu osoan neurririk gabe ongia zabaltzeaz, ahaztuz. Bare, badagoelako beti barkamena, gauza guztientzat konponbide bat aurkitzen delako, heriotzarentzat izan ezik, eta Jainko seme-alabentzat, heriotza bizitza da. Bareak, beste arrazoirik ez balego ere, adimenez jardun ahal izateko behintzat: Lasai mantentzen dena, pentsatzeko egoeran aurkitzen da, alde onak eta txarrak aztertzeko, aurrez ikusitako egintzen emaitzak zuzen aztertzeko. Eta gero, lasai, segurtasunez esku hartzen du.
Puntu hau beste hizkuntza batean
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/79/ (2026-11-07)