83
Egiazaleak bagara, zuzenak izango gara. Ez nintzateke inoiz nekatuko zuzentasuna aipatzeaz, baina hemen ezaugarri batzuk besterik ezin ditugu marraztu, gogoeta hauen helburua zein den ahaztu gabe: egiazko barne bizitza jatorra eraikitzea giza bertuteen oinarri sendoen gainean. Justizia bakoitzari berea dena ematea da; baina nik erantsiko nuke hori ez dela aski. Asko merezi badu ere, gehiago eman behar zaio bakoitzari, arima bakoitza Jainkoaren maisulana baita.
Karitaterik onena justiziak eskatzen duen gainetik eskuzabalik ematea da; maitasun hori oharkabean pasa ohi da, baina emankorra da, bai Zeruan, bai lurrean. Oker handi bat da batez besteko edo bidezko erdi esaerek, bertute moralen ezaugarri direnez, kaskarkeria adierazi nahi dutela ustea: egin daitekeenaren erdia edo halakoren bat. Gehiegikeriaren eta gabetasunaren arteko erdi hori, tontor bat da, puntu goren bat: zentzu onak erakusten duen onena. Bestalde, bertute teologaletan ez dago oreka egiterik: ezin da gehiegi sinetsi, ez itxaron, ez maitatu. Eta Jainkoarenganako dugun maitasun neurrigabea gure ingurukoen gainean isurtzen da, eskuzabaltasun, bihozberatasun eta maitasun ugarian.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/83/ (2026-11-07)