91
Giza bertuteak eta naturaz gaindiko bertuteak
Giza bertuteak lantzen ahalegintzen den arimak, Kristorengandik oso hurbil dauka bihotza dagoeneko. Eta kristaua konturatzen da bertute teologalek –sinesmenak, itxaropenak eta maitasunak–, eta Jainkoaren graziak dakartzan beste bertute guztiek, bultzatzen dutela beste gizaki askorekin partekatzen dituen nolakotasun on horiek ez inoiz baztertzera.
Giza bertuteak –berriz diot– naturaz gaindiko bertuteen oinarri dira; eta hauek gizontasunez jarduteko indarberritzen dute beti. Baina nolanahi ere, bertute horien jabe izateko gogoa ez da aski: beharrezkoa da ongi erabiltzen ikastea. Discite benefacere22, ikasi onbidea. Haiei dagokien egintzetan jarduten ohitu behar gara –zinezkotasun, egiazaletasun, orekatasun, baretasun, pazientzia egintzak–, egintzak baitira maitasun, eta ez dago hitzez bakarrik Jainkoa maitatzerik, egitez eta egiazkotasunez baizik23.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/91/ (2026-11-07)