93

Horrela bizi bagara, bake lana egingo dugu munduan, Jainkoaren zerbitzuan bizitzea atsegingarri bihurtuko dugu besteentzat, alai ematen duena maite baitu Jainkoak28. Kristaua bat gehiago da gizartean; baina bere bihotzetik, graziaren etengabeko laguntzaz, Jaunaren Nahia betetzea erabakita dagoenaren poza isuriko da. Eta ez du bere burua biktima bezala ikusten, ezta gutxituta edo murriztuta ere. Burua tente dabil, gizaki baita eta Jainkoaren seme.

Gure fedeak inork landu gabe utzi behar ez lituzkeen bertute hauek nabarmentzen ditu. Inork ezin du kristaua gizatasunean irabazi. Horregatik, Kristori jarraitzen dionak –ez bere merezimenduengatik, baizik Jaunaren graziari esker– bere ingurukoei azaltzeko gai da batzuetan sumatu bai, baina ulertu ezin dutena: egiazko zoriona, lagun hurkoaren alde egindako benetako zerbitzua, gure Salbatzailearen Bihotzetik bakarrik, perfectus Deus, perfectus homo, pasatzen dela.

Joan gaitezen Maria gure Amarengana, Jainkoaren eskuetatik irtendako sorkari bikainena. Eska diezaiogun gizalegeko egin gaitzala, eta giza bertute horiek, grazia bizitzari loturik, laguntzarik ederrena bihur daitezela, gurekin batera, denon bake eta zorionerako munduan lan egiten dutenentzat.

Oharrak
28

2 Ko IX, 7.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean