80

Giza bertute batzuk arin aipatzen ari gara. Badakit, zuek Jaunari egiten diozuen otoitzean, beste asko azalduko direla. Nik, orain, ezaugarri zoragarri bat aztertzen gelditu nahiko nuke momentu bat: bihotz zabaltasuna.

Bihotz zabaltasuna: Adore handi, arima zabal, non asko kabitzen baitira. Geure barnetik ateratzera garamatzan indarra da, guztien onerako egintza baliotsuak aurrera eramaten prestatzeko. Ez dago hertsikeriarik bihotz zabalarengan. Ez dute lekurik ez zikoizkeriak, ez kalkulu berekoiak, ez istilu interesdunak. Bihotz zabalak merezi duenari eskaintzen dizkio bere indarrak, eta horregatik bere burua eskaintzeko gauza izaten da. Ematearekin ez du aski: bere burua ematen du. Eta orduan ulertzen du bihotz zabaltasunaren ezaugarri handiena: bere burua Jainkoari ematea.

Puntu hau beste hizkuntza batean