86
Adimenaren ohitura on honen hiru egintza aipatzen ditu Santo Tomasek: aholkua eskatu, zuzen iritzi eta erabaki14. Zuhurtasunaren lehenengo pausua norberaren mugak aitortzea da: hots, umiltasun bertutea. Onartu behar dugu gai jakin batzuetan ez garela edozertara iristen, ez dugula, hainbeste kasutan, iritzia hartzeko orduan alde batera utzi ezin diren gorabeherak ezagutzerik. Horregatik goaz aholkulari batengana; baina ez edozeinengana, baizik eta aditua izanik, Jainkoa maitatu eta hari zintzo jarraitzeko, gure benetako gogo berberak eraginda jarduten denarengana. Iritzi bat eskatzea ez da nahikoa; iritzi zuzena, desinteresatua, eman diezagukeenarengana jo behar dugu.
Gero epaitu egin behar da, zuhurtasunak gehienetan laster eta egoki erabakitzea eskatzen baitu. Batzuetan erabakia atzeratzea zentzuzkoa bada, epaitzeko datu guztiak osatu arte, beste batzuetan zentzugabekeria handia litzateke egin behar dela uste duguna lehenbailehen ez egitea; batez ere besteen ongia jokoan badago.
Ik. S. Tomas Akinokoa, Summa Theologiae, II-II, q. 47, a. 8.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/86/ (2026-11-07)