92

Kristaua bertute hauek lortzen saiatzen bada, bere arima Espiritu Santuaren grazia modu eraginkorrez hartzera prestatzen da: eta giza nolakotasun onak, Parakletoak bere ariman jartzen dituen mozioen bidez, indartu egiten dira. Hirutasun Santuaren Hirugarren Pertsonak –arimarenbizilagun atsegina24– bere dohainak oparitzat ematen ditu: jakinduria, adimena, kontseilua, sendotasuna, zientzia, jaiera, Jainkoaren beldur santua25.

Orduan poza eta bakea nabaritzen dira26, bake pozgarria, barne-poztasuna alaitasun giza-bertutearekin batera. Gure begien aurrean dena suntsitzen dela bururatzen zaigunean, ezer ez da suntsitzen, Zu baitzara, ene Jainko, nire babeslea27. Jainkoa gure ariman bizi bada, gainerako gauza guztiak, garrantzitsuak badirudite ere, behin-behinekoak, iragankorrak dira; gu, aldiz, Jainkoagan iraunkorrak gara.

Espiritu Santuak, jaiera dohainaren bidez, Jainko seme-alabak garela zalantzarik gabe jakitera laguntzen digu. Eta Jainkoaren seme-alabek, zergatik egon behar dugu goibel? Tristura berekoikeriaren zaborra da; Jaunarentzat bizi nahi badugu, ez zaigu alaitasunik faltako, gure oker eta miseriak ikusita ere. Alaitasuna otoitz bizitzan sartzen da, eta kantatzen hastea baino beste biderik ez zaigu gelditzen; maite dugulako, eta kantatzea maiteminduen kontua delako.

Oharrak
24

Veni, Sancte Spiritus sekuentzia.

25

Ik. Is XI, 2.

26

Ik. Ga V, 22.

27

Sal XLII, 2.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean