78

Sendoa izaten dakiena ez da bere bertutearen fruitua jasotzeko presaz mugitzen; pazientzia handikoa da. Sendotasunak, giza eta jainkozko bertute batez, pazientziaz, gozatzera garamatza: Zuen pazientziaren bidez zuen arimen jabe izango zarete (Lk XXI, 19). Pazientziaren eskutan jarrita dago arimaren jabe izatea, izan ere, bera bertute guztien sustraia eta babesa da. Gu pazientziaren bidez egiten gara gure arimaren jabe, zeren geure burua menperatzen ikasiz, garenaren jabe izaten hasten gara8. Eta pazientzia honek besteekin bihozberak izatera bultzatzen gaitu, arimak, ardo ona bezala, denborarekin hobetu egiten direla sinetsita.

Oharrak
8

S. Gregorio Handia, Homiliae in Evangelia, XXXV, 4 (PL 76, 1261).

Puntu hau beste hizkuntza batean