82

Egiazkotasuna eta zuzentasuna

Giza bertuteek etengabe ahalegintzea eskatzen digute, ez baita erraza denbora luzez zintzotasunez jokatzea, norberaren segurtasuna arriskuan jartzen dutela diruditen egoeren aurrean. Begiratu egiatasunaren alderdi garbiari: egia ote da erabilerarik gabe gelditu dela? Konpromisozko jokaera irten al da garaile behin betiko, pilula gozatu, eta harria ezarri? Egiari beldur zaio. Horregatik irtenbide zeken batera jo ohi da: egia inork ez duela bizitzen ezta esaten baieztatzera, denek itxurak egin eta gezurrera jotzen dutela.

Zorionez, ez da horrela. Pertsona asko dira –kristauak, eta kristauak ez direnak ere bai– egiaren alde beren ospe eta izen ona sakrifikatzeko prest daudenak, jauzi etengabe batean, eguzkia nora zapiak hara aztoratuak ez dabiltzanak. Huts egin dutela ohartzen direnean zuzentzen dakitenak berak dira, egiazale baitira. Gezurretan hasten denak, ez du zuzentzen, egia hitz huts bihurtu du bere amore emateak ezkutatzearren.

Puntu hau beste hizkuntza batean