85

Bihotz jakinduria

Bihotz jakintsuari zuhur esango diote10, irakurtzen da Esaera Zaharren liburuan. Ez genuke ongi ulertuko zuhurtasuna zer den, koldarkeria edo ausardiarik eza dela uste izango bagenu. Zuhurtasuna ongi jokatzera bultzatzen duen ohituran agertzen da: helburua argi ezagutu eta hura iristeko bitarteko egokienak bilatzean.

Baina zuhurtasuna ez da baliorik gorena. Hauxe galdetu behar diogu beti geure buruari: Zuhurtasuna, zertarako? Bai baitago sasi zuhurtasun bat –hobeto maltzurkeria deitzen badiogu–, berekoikeriaren zerbitzura dagoena, helburu okerrak lortzeko baliabide egokienak erabiltzen dituena. Begi argiz aritzeak, orduan, jarrera txarra gehiago okertzera baizik ez darama, eta San Agustinek, herriari irakatsiz, honela azaltzen zuen gaitzespen hau merezi izatera: Jainkoaren bihotz beti zuzena makurtu nahi al duzu, zurearen doilorkeriara egokitu dadin?11. Inoren laguntzarik gabe bere burua justifikatzeko gauza dela pentsatzen duenaren sasi zuhurtasuna da hori. Ez jo zeuen buruak jakintsutzat12, dio San Paulok, idatzia baitago: hondatu egingo dut jakintsuen jakinduria eta huts bihurtuko adituen adimena13.

Oharrak
10

Es XVI, 21.

11

S. Agustin, Enarrationes in Psalmos, LXIII, 18 (PL 36, 771).

12

Erm XII, 16.

13

1 Ko I, 19.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean