81
Lan zaletasuna, ardura
Badaude bi giza bertute –lan zaletasuna eta ardura– bat bakarrean nahasten direnak: bakoitzak Jaunarengandik jaso dituen talentuei probetxu ateratzen ahalegintzean. Gauzak ongi burutzera eragiten dutenez, bertuteak dira. Izan ere lana –1928tik aurrera predikatzen ari naiz– ez baita madarikazioa ezta ere bekatuaren zigorra. Hasiera liburuak errealitate honetaz hitz egiten du, Adan Jainkoaren aurka altxa aurretik9. Jainkoaren plangintzan, gizakiak beti lan egin beharko luke, horrela kreazioaren eginkizun izugarri handian parte hartuz.
Lan zaleak denbora aprobetxatzen du, urrea ez ezik Jainkoaren aintza baita! Egin behar duena egiten du eta egiten duen horretan dago, ez ohikeriaz, ezta orduak betetzearren, baizik arretaz egindako gogoeta zuhur baten ondorioz. Horregatik da arduratsu. Gaztelaniazko diligente hitzaren erabilera normalak bere latinezko jatorria gogorarazten digu. Diligo aditzetik dator, eta maitatu, aintzat hartu, esan nahi du, arreta handiz eta kontuz begiratu ondoren aukeratu. Ez da arduratsua arin jokatzen duena, baizik eta maitasunez eta bikain lan egiten duena.
Guztiz gizon izanik, Jaunak eskulan bat aukeratu zuen, eta arreta handiz eta maitekiro bete zuen lurrean bizi izan zen ia urte guztietan. Bere herrixkako beste biztanleen artean egin zuen bere artisau lana, eta giza eta jainkozko eginkizun lan hark garbi erakutsi digu eguneroko lana ez dela garrantzi gutxiko xehetasun bat, baizik eta gure santutasunaren ardatza, Jainkoarekin topo egin eta adimenez edo eskuz, goretsi eta aintza emateko etengabeko aukera.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/81/ (2026-11-05)