75

Egia da gauza izatea ez dela aski. Inor ez da salbatzen Kristoren graziarik gabe. Baina zuzentasun hastapen bat gorde eta lantzen duenari Jainkoak bidea erraztuko dio; eta santu izan daiteke, leialki bizi izan baita.

Ezagutu dituzue, beharbada, nolabait kontrajarriak diruditen kasu batzuk: hainbat jende izenez kristau dena –bataiatuak izan direlako eta beste Sakramentu batzuk hartzen dituztelako– baina desleial, gezurti, faltsu, harro agertzen direnak… Eta bat-batean erortzen dira. Zeruan momentu batez distiratzen duten izarrak dirudite, eta bat-batean ezinbestean, amiltzen dira.

Bere seme-alaba izatearen erantzukizuna onartzen badugu, Jainkoak erabat gizalegeko nahi gaitu. Buruak zerua ukitu dezala, baina oin zolek lurra ongi zapaldu dezatela. Kristau bezala bizi izateko prezioa ez da gizaki izateari uztea, ezta beste batzuk, baita Kristo ezagutu gabe ere, dituzten bertute horiek eskuratzeko egin behar diren ahaleginak alde batera uztea ere. Kristau bakoitzaren prezioa Gure Jaunaren Odol berreroslea da. Berak oso gizatiar eta oso jainkotiar –berriro diot– nahi gaitu, egunero Bera bezala, perfectus Deus, perfectus homo, izaten saiatuz.

Puntu hau beste hizkuntza batean