87

Bihotz jakinduria hau, zuhurtasun hau inoiz ez da San Paulok aipatutako haragiaren zuhurtasun bihurtuko15: adimen argikoak izanik, Jauna bilatu eta maitatzeko erabili nahi ez dutenena. Egiazko zuhurtasuna Jainkoak iradokitzen dionari adi-adi dago eta, arretaz entzunez, salbameneko agintzariak eta egiteak jasotzen ditu ariman: Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu16.

Bihotz jakinduria, beste hainbat bertute gidatu eta zuzentzen dituena. Zuhurtasunak egiten du ausarta gizakia, zentzugabekeriarik gabe; ez dio uko egiten, erosotasunaren aitzakia ezkutuek bultzatuta, Jainkoaren asmoen arabera erabat bizitzeko egin behar den ahaleginari. Zuhurraren neurritasuna ez da ez geldotasuna ez misantropia; haren zuzentasuna ez da gogorkeria; haren pazientzia ez da morroikeria.

Oharrak
15

Ik. Erm VIII, 6.

16

Mt XI, 25.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean