90

Naturaltasuna eta xalotasuna bi giza bertute zoragarri dira; Kristoren mezua jasotzeko gai egiten dute gizakia. Eta, alderantziz, gauza nahasi eta korapilatuek, geure buruaren gainean egiten ditugun jira-birek, Jaunaren ahotsa entzutea galarazten duen hesi bat altxatzen dute maiz. Gogoratu Kristok zer botatzen dien aurpegira fariseuei: mendafina, aneta eta kuminoaren hamarrenak ordaintzea eskatzen duen mundu korapilatu batean sartu dira, legearen, zuzentasunaren eta sinesmenaren obligazio nagusienak alde batera utziz; edaten duten guztia iragazten ahalegintzen dira, eltxo bat ere pasa ez dadin, baina gamelua irensten dute21.

Ez. Errurik gabe Jesu Kristo ezagutzen ez duenaren giza bizitza jatorra, ezta kristauaren bizitza ez dira arraroak, bitxiak, izan behar. Gaur gogoratzen ari garen giza bertute hauek, guztiak ondorio berera daramate. Benetako gizaki da, egiazale, leial, zinezko, sendo, neurridun, eskuzabal, bare, zuzen, langile, eramankor izaten ahalegintzen dena. Horrela jardutea zaila izan daiteke, baina inoiz ez arraroa. Batzuk harrituta geldituko balira, begi lausoz begiratzen dutelako izango da noski, koldarkeria ezkutu batek lainotuak, sendotasun ezak.

Oharrak
21

Ik. Mt XXIII, 23-24.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean