10
Duela urte batzuk jasotako baina gaur ere bere balio osoa gordetzen duen ohar batekin jarraituko dut hizketaldi hau Jaunaren aurrean. Avilako Teresaren gogapen batzuk jaso nituen orduan: hutsa da dena, baina are eta hutsago bukatzen den guztia eta Jainkoari atsegin ez zaiona17. Ulertzen al duzue zergatik galtzen duen arimak bakearen eta lasaitasunaren gozamena bere helburutik urruntzean, Jainkoak santutasunerako egin duela ahazten duenean? Ahalegindu zaitezte naturaz gaindiko ikuspuntu hori inoiz ez galtzen, ezta edozeinen bizitzan lana bezain beharrezkoak diren entretenimendu edo atseden orduan ere.
Zuen zeregin profesionalean gailurreraino irits zaitezkete edo garaipenik ospetsuenak lortu, mundu honetako ekintza guztietan zuen ekimen askea erabilitzearen ondorio bezala; baina giza egintzen nagusi izan behar duen naturaz gaindiko zentzua alde batera uzten badidazue, zoritxarrez, bidea galdu duzue.
Sta. Teresa Jesusena, Bizitza Liburua, 20, 26.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/10/ (2026-11-07)