3

Gogoan daukat oraindik okasio hura –denbora asko pasa da ordutik hona– Valentziako katedralera otoitz egitera hurbildu nintzen batean, eta Ridaura beneragarriaren hilobiaren aurretik igaro nintzenean. Orduan kontatu zidaten, apaiz honi, oso zaharra zela, galdetzen ziotenean: zenbat urte dituzu? berak, bene-benetan, honela erantzuten zuela valentzieraz: poquets, gutxi batzuk!, Jainkoaren zerbitzuan daramatzadanak. Zuetako batzuentzat, oraindik esku bateko hatzekin konta daitezke, Jauna tratazen hasi eta bera munduaren erdian, zeuen giro eta lanbidearen bidez zerbitzatzera erabaki zenutenetik hona igarotako urteak. Xehetasun horrek ez du garrantzi handirik; bai ordea, denok ariman gorde dezagula egia hau suaz grabaturik: Jesu Kristok gizaki guztioi –salbuespenik gabe– egindako santutasunerako deiak gutako bakoitzarengandik eskatzen duela barne-bizitza zaintzea, egunero kristau bertuteak bizitzea; ez edozein moduz ordea, ezta ohi den gainetik edo era bikainez bakarrik; heroismoraino saiatu behar gara, hitz horrek duen zentzu gogor eta zorrotzenean.

Puntu hau beste hizkuntza batean