12
Itzul gaitezen, baina, gure gaira. Lehenago esaten nizuen, gizarte mailan, jarduera publikoan edo zuen lanbideko zereginetan garaipen ikusgarrienak izaten badituzue, baina zuen barne-bizitzaz arduratu ez eta Jaunagandik aldentzen bazarete, azkenean erabat porrot egingo duzuela. Jainkoaren aurrean, eta azken finean horixe da balio duen gauza bakarra, egiazko kristau bezala jarduten saiatzen denak lortzen du garaipena: ez dago tarteko irtenbiderik. Horregatik ezagutzen dituzue pertsona asko, bere egoerari giza eraz begiratuta, oso pozik bizi beharko luketenak, eta, alderantziz, biziera urduria eta garratza daramatenak; badirudi pozez gainezka daudela, baina haien arimetan pixka bat haztatuz gero, behazuna baino saminagoa den zapore garratz bat gelditzen da agerian. Ez zaigu gutako inori hori gertatuko, benetan Jainkoaren Nahia bete, Berari aintza eman, goretsi eta bere erreinua gizaki guztien artean zabaltzen saiatzen bagara beti.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/12/ (2026-11-07)