4

Nik proposatzen dizuedan helburua –hobeto esana, Jainkoak guztioi adierazten diguna– ez da irudikeria edo amets atzemanezina: hainbeste kaleko gizon eta emakumeen adibide zehatz eman diezazkizueket, zuek eta ni bezala, itxuraz bidegurutze arruntenetan, Jesus bidez doala quasi in occulto7 aurkitu eta, eguneroko gurutzeari maitasunez besarkaturik, berari jarraitzea erabaki dutenenak8. Hondamendi orokor, amore emate eta bihozgabekeria, edota galdukeria eta anarkia garai honetan, gero eta gaurkoagoa irizten diot ziurtasun xume eta sakon hari, nire apaiz lan hasieran eta beti, gizadi osoari jakinarazteko barrutik erre izan nauenari: munduaren krisi hauek, santuen krisiak dira.

Oharrak
7

Jn VII, 10.

8

Ik. Mt XVI, 24.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean