11
Utz iezadazue digresio labur bat egiten ari natzaizuen gaian, ongi datorkion beste zerbait aipatzearren. Inoiz ez diot galdetu hurbildu zaidan norbaiti zer pentsatzen duen politika gaietan. Ez zait axola! Nire jokabidearen arau honen bidez, Opus Dei-ren muinean oso sartuta dagoen gauza bat agertzen ari natzaizue –Jainkoa ren grazia eta errukia lagun, erakunde honi eman baitiot nire bizi osoa Eliza Santuaren zerbitzuan–. Gai horrek ez dit axola, kristauek askatasun osoa baituzue, horrek dakarren erantzukizunarekin batera, politika, gizarte, kultura eta halako beste alorretan gogoa ematen dizuen bezala parte hartzeko, Elizaren Maisutzak jartzen dituen mugak besterik gabe. Nire kezka bakarra izango litzateke –zuen arimen onari begiratuz–, muga horiek hautsiko bazenituzte; orduan, aitortzen duzuen sinesmenaren eta zuen egintzen artean aurkakotasuna sortuko baitzenukete, et orduan nik garbi adieraziko nizueke. Zuen hautabide horiek merezi duten begirune santua, Jainkoaren legetik aldentzen ez zaituzteten bitartean, ez dute ulertzen, ordea, Kristok Gurutzean irabazi digun askatasunaren egiazko esanahia, qua libertate Christus nos liberavit18 zer den ez dakitenek, mutur bateko eta besteko alderdikoiek: beren iritzi mundutarrak dogma bezala indarrez ezarri nahi dutenek edota, sinesmenaren balioa ukatuz oker handienen esku ipiniz, gizakia beheratzen dutenek.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/11/ (2026-11-07)