18

Jainkoaren presentzia bilatu

Barne-bizitza. Santutasuna eguneroko zereginetan, santutasuna gauza txikietan, santutasuna lan profesionalean, eguneroko ahaleginetan...; santutasuna besteak ere santutzeko. Amets egin zuen behin nire ezagun batek –inoiz ez dut zeharo ezagutzen!– hegazkin batean hegan egiten zuela oso altu, baina ez barruan, kabinan; hegalen gainean igota baizik: gizajoa: nola sufritzen zuen eta zein larri zegoen! Bazirudien Jaunak adierazten ziola horrela doazela –segurantzarik gabe, larri– Jainkoaren goi horietan barrena, barne-bizitzarik ez duten edo zaintzen ez duten arima apostolikoak: erortzeko arriskuan beti, nekez, ziurtasunik gabe.

Eta desbideratzeko arrisku handian daudela uste dut, benetan, lanari ekiten diotenak –ekintza hutsean!– otoitza, sakrifizioa eta jainkozaletasun sendoa lortzeko ezinbestekoak diren bideak alde batera utzita: Sakramentuak maiz hartzea, gogoeta, kontzientzia-azterketa, gogozko irakurketa, Ama Birjina eta Aingeru Zaindariekin maiz tratatzea... Gauza hauek guztiak, gainera, ezin ordezkatu den eraginkortasunez, laguntzen dute kristauaren eguna hain atsegingarri izan dadin, haren barne-aberastasunetik isurtzen baitira Jainkoaren gozotasuna eta zoriona, eztia abaraskatik bezala.

Puntu hau beste hizkuntza batean