16

Harrapa azeriak, azeri txikitxoak, gure mahastiak, gure mahasti loratuak hondaturik uzten dizkigutenak21. Zintzoak gauza txikietan, oso zintzoak gauza txikietan. Horretan ahalegintzen bagara, Ama Mariaren besoetara konfiantzaz hurbiltzen ere ikasiko dugu, haren seme-alaba bezala. Ez al dizuet gogoratu hasieran gu guztiok oso urte gutxi ditugula, Jainkoarekin harreman estuak izatera erabaki genuenetik igarotakoak bakarrik? Bidezkoa da, beraz, gure ezereza eta gure urritasuna Jainkoaren Amaren edertasun eta garbitasun santuarengana hurbil daitezen; gure Ama baita ere.

Beste egiazko pasadizo bat konta diezazueket, urteak erruz igaro baitira, erruz, gertatu zenetik; eta esaldien gordintasunak eta kontrasteak pentsatzera lagunduko dizuelako ere bai. Zenbait eliz barrutietako apaizentzat erretiro egun batzuk zuzentzen ari nintzen. Bihotzez eta gogoz bilatzen nituen nirekin hitz egitera etor zitezen, beren kontzientziak hustera, apaizek ere anaia baten aholkua eta laguntza behar izaten baitugu. Batekin hitz egiten hasi nintzen, zakar xamarra bera, baina jatorra eta zintzoa; mintzatzera pixka bat bultzatu nion, leunki baina garbi, bere barruan, bihotzean, izan zitekeen edozein zauri ongi ixtearren. Halako batean, gutxi gora behera hitz hauekin moztu zidan: nik nire astañari inbidia handia diot; zazpi parrokiatan zerbitzatzen aritu da eta ez dago zer esaterik beraz. Ai, nik berdin egin izan banu!

Oharrak
21

Kt II, 15.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean