2

Jainkoak santu nahi gaitu

Zuek eta ni Kristoren familiakoak gara, Berak aukeratu baikintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean maitasunez santu eta akasgabe izan gaitezen. Bere onginahiak eraginda, ordutik zuen erabakia Jesu Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea, bere aintzarako5. Jaunagandik doan hartutako hautapen honek helburu zehatz bat markatzen digu: santutasun pertsonala, San Paulok behin eta berriz esaten digun bezala: hæc est voluntas Dei: sanctificatio vestra6, hau da Jainkoaren nahia: zuek santu izatea. Beraz, ez dezagun ahatz: tontor hori gainditzeko gaude Maisuaren artegian.

Oharrak
5

Ef I, 4-5.

6

1 Ts, IV, 3.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean