7

Helburu bikain eta neketsua dela esan beharra dago. Baina ez ahaztu santua ez dela santu jaiotzen: Jainkoaren grazia eta giza erantzunaren arteko joko etengabearen sutegian lantzen da. Hazten den guztia –lehen mendeetako idazle kristau batek dio, Jainkoarekin bat egiteari buruz–, txiki izaten hasten da. Jaten duen neurrian, etengabe aurreratuz, egiten da handi12. Horregatik diotsut, sinesmenarekin ados bizi den kristau izan nahi baduzu –badakit prest zaudela, nahiz eta zenbaitetan gainditzea eta gora jotzea gogor egiten zaizun gorputz gaixo horrekin–, xehetasun txikienak zaindu behar dituzu, Jaunak eskatzen dizun santutasuna lana eta egunean eguneko eginbeharrak Jainko maitasunez betetzen iristen baita, eta eginbehar horiek ia beti gauza txiki askok osatzen dituzte.

Oharrak
12

S. Marko Eremutarra, De lege spirituali, CLXXII (PG 65, 926).

Puntu hau beste hizkuntza batean