6

Zuetako baten batek, agian, pertsona talde oso berezi batzuei buruz mintzatzen ari naizela usteko du. Ez nahasi hain erraz zeuen buruak horri buruz, koldarkeriak edo erosokeriak eraginda. Senti ezazue bakoitzak, ordea, beste Kristo bat, ipse Christus, Kristo bera izateko jainkozko premia; hitz gutxitan, ardura zaitezte zuen jarduera fedearen arauen ildotik joan dadin, ez baita gure santutasuna –iritsi nahi behar dugun hori– bigarren mailako santutasun bat, ez baitago halakorik. Eta eskatzen zaigun betekizun nagusia –gure izaerarekin bat datorrena– maitatzea da: maitasuna da santutasunaren lokarria10. Eta maitasun hori Jaunak berak argi ezarritako aginduen arabera burutu behar dugu: maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiaz11, guretzat ezer gorde gabe. Horretan datza santutasuna.

Oharrak
10

Kol III, 14.

11

Mt XXII, 37.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean