17

Agian –azter ezazu zeure burua sakonki! – guk ere ez ditugu merezi herri koxkor hartako apaizak bere astañari buruz esaten zituen gorespen hitzak. Hainbeste lan egin dugu, garrantzi handiko postuetan egon gara, giza zeregin honetan eta beste horretan garaile atera zara..., baina, Jainkoaren aurrean, ez al duzu ezer damugarririk aurkitzen? Benetan Jainkoa eta gizakiak, zure senideak, zerbitzatzen ahalegindu zara edo, zure burukoikeria, aintza eta handinahia bilatu dituzu, lur honetakoa bakarrik eta tamalez galkorra den arrakasta?

Hitz gordin xamarrak erabiltzen baditut zuekin, egiazko maite damuzko egintza bat berriro egin nahi dudalako da, eta zuek ere barkamena eska dezazuela bilatzen dudalako. Gure desleialtasunak gogoan dauzkagularik, hainbeste oker, ahulkeria eta koldarkerien aurrean –bakoitzak bereak–, egin dezagun berriro, bihotzez, Pedrok damuturik egin zuen deiadar hura bera: Domine, tu omnia nosti, tu scis quia amo te!22 Jauna!, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudala, ahula izanagatik ere! Eta gainera hau eranstera ausartzen naiz: zuk badakizu maite zaitudala, nire miseria hauengatik batez ere, Zugan indar hartzera naramatelako, izan ere, Zu zara indarra: quia Tu es, Deus, fortitudo mea23. Eta has gaitezen ostera hortik.

Oharrak
22

Jn XXI, 17.

23

Sal XLII, 2.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean