8

Gauza txikiak eta haurtzaro bizitza

Oraindik, urteak pasatu arren, etxeko pasilloetan lehoiak ehizatzearekin amets egiten duten zuetako batzuetan pentsatuz –haur ametsak, hutsalak, Taraskoneko Tartarinenak bezalakoak–, gehienez arratoiak eta gutxi gehiago dauden lekuetan; haietan pentsatuz, berriz ere diot, gogoratu nahi dizuet zein ederra den Jainko bideetatik ibiltzea eguneroko eginbeharrak zintzo betetzen, Jauna pozten duten eta Berak eta guk bakarrik ezagutzen ditugun borroka horietan arduratuz.

Benetan konbentzituta egon behar zarete gehienetan ez duzuela ekintza gogoangarrientzat aukerarik aurkituko, besteak beste, ez direlako agertzen. Ez zaizue aukerarik faltako, ordea, gauza txiki eta arrunten bidez, Jesu Kristori diozuen maitasuna agertzeko. Gauza ñimiñoetan ere, dio San Jeronimok, agertzen da arimaren handitasuna. Ez dugu zeru-lurretan, eguzki-itsasotan, elefante, gamelu, idi, zaldi, leopardo, hartz eta lehoietan bakarrik miresten Kreatzailea; baizik eta animalia txikienetan ere bai, hots, inurri, eltxo, euli, zizare eta izenez baino beren gorputzez ezagutzen ditugun tankera horretako beste animalietan: handietan nahiz txikietan maisutasun bera miresten dugu. Horrela, Jainkoari bere arima eskaintzen dionak, gogo beraz betetzen ditu gauza txikiak eta handiak13.

Oharrak
13

S. Jeronimo, Epistolae, LX, 12 (PL,22, 596).

Puntu hau beste hizkuntza batean