19

Bakoitza bere barnean nahiz kanpoko jardueran, besteekiko harremanetan eta lanean, beti Jainkoaren presentzia etengabean mantentzen saiatu behar da, kanpora agertzen ez den hizketa –elkarrizketa– Berarekin mantenduz. Hobe esanda, gehienetan ez da hitzen hotsik sentitzen, baina eginkizun guztiak, garrantzitsuak nahiz xeheak, ongi burutzen jartzen dugun ahaleginean eta maitasunezko arretan ezagutu behar da. Ez ginateke Jainko seme-alabei dagokien gisa biziko, adore horretaz saiatuko ez bagina, alferrik galduko baikenituen Jainkoak bere probidentziaz gure esku jarritako baliabideak, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko izatera hel gaitezen24.

Espainiako azken gerran, maiz bidaiatzen nuen frontean zeuden mutil askori apaiz arreta ematera. Trintxera batean, gogoan geratu zitzaidan elkarrizketa bat entzun nuen. Terueletik hurbil, soldadu gazte batek beste bati buruz, dirudienez zalantzati edo pixka bat kikila bera, esaten zuen: ez da hori erabateko gizona! Pena izugarria sortuko lidake gutako edozeini buruz funtsez esan ahal izango balitz ez garela pentsatzen dugun bezala jarduten duten pertsonak; egiazko kristau, santu, izan nahi dutela esaten duten bitartean, bideak aintzat hartzen ez dituzten gizonak, beren eginbeharrak betetzean ez baitiote beren seme-alaben maitasun xamurra etengabe agertzen Jainkoari. Gure jarduerak horrelako itxura hartuko balu, ez ginateke izango, ez zu eta ez ni, erabateko kristau.

Oharrak
24

Ef IV, 13.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean