295

Jainkoarekin hitz egin

Dei egingo didazue eta nik entzungo dizuet3. Eta solasaldian deitzen diogu, Harengana zuzenduz. Horregatik Apostoluaren aholkuari jarraitu behar diogu: sine intermissione orate4, egizue otoitz beti, datorrena datorrela. Bihotzez ez ezik baizik bihotz-bihotzez ere bai5.

Bizitza ez dela beti eramangarria, pentsatuko duzue noski. Ez direla falta ez nahigabeak, ez nekeak, ezta tristurak. San Paulorekin erantzungo dizuet berriro: ez heriotza eta ez bizitza, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko ezer, ez indar, ez gorengo ez beherengo, ez beste izakiren bat, ez direla gai Jesu Kristo gure Jaunarengan dagoen Jainko maitasunetik gu aldentzeko6. Ezerk ezin gaitu Jainko maitasunetik urrundu, gure Aitarekiko harreman etengabetik.

Jainkoarekin etengabeko batasun hori gomendatzea, ez al da kristau gehienentzat lortu ezina dirudien eredu bat aurkeztea, hain bikaina baita? Benetan altua da helburua, baina ez eskuraezina. Santutasunera daraman bidezidorra, otoitz bidea da, eta otoitza pixkanaka errotu behar da ariman, zuhaitz hostotsu bihurtuko den hazi txikia bezala.

Oharrak
3

Jr XXIX, 12.

4

1 Ts V, 17.

5

S. Ambrosio, Expositio in Psalmum CXVIII, XIX, 12 (PL 15, 1471).

6

Erm VIII, 38-39.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean