306
Hirutasun Guztiz Dohatsua
Ahozko otoitz xume, atsegingarriekin hasi ginen, haurtzaroan ikasitakoak eta inoiz utzi nahi ez genituzkeenak. Haurtzaroko xalotasunean hasi zen otoitza, ubide zabal, otzan eta seguruan garatzen da orain, neu naiz bidea28 esan zuenari dion adiskidetasunaren urratsari jarraitzen baitio. Horrela maite badugu Kristo, jainkozko ausardiaz bere Saihetsean lantzak utzi zuen zuloan babesten bagara, Maisuaren agintza beteko da: maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko29.
Bihotzak, orduan, jainkozko Pertsona bakoitza bereizi eta gurtzeko premia du. Nolabait, arimak naturaz gaindiko bizitzan egiten duen aurkipena da, haurtxoak begiak bizitzaren aurrean irekitzen joaten den bezala. Eta Aitarekin, eta Semearekin eta Espiritu Santuarekin maitekiro dihardu, eta aise jartzen da guk merezi gabe eskaintzen zaigun Parakleto bizi emailearen eraginpean: naturaz gaindiko dohainak eta bertuteak!
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/306/ (2026-11-07)